En Tol Sarmientok kontzertua eskainiko du otsailaren 13an Soreasu antzokian

Anartz Izagirre 2020ko abe. 25a, 09:00

En Tol Sarmiento boskotea. (ETS)

Arabarrak Soreasuko agertokira igoko dira beraien azken diskoko abestiak kantatzera. Sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturazen webgunean, hamabost euroren truke.

Zuzeneko Arteen Zirkuituko Beste bat! egitasmoaren barruan, kontzertua eskainiko du En Tol Sarmiento (ETS) taldeak otsailaren 13an, Soreasu antzokian. Arabako Errioxako boskoteak Aukera Berriak (2019) diskoko abestiak taularatuko ditu, baita azkenaldian atera dituen kantu berriak zein aurreko diskoetakoak ere. Dagoeneko salgai daude sarrerak Kulturazen webgunean, hamabost euroren truke.

Hona hemen ETSren Zurekin Batera abestiaren bideoklipa:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide