Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatzeko prestaketa lanak hasi dituzte, Etxearretaren laguntzarekin

Nerea Uranga 2020ko abe. 24a, 13:09

Dagoeneko hasi dira opariak banatzeko prestatzeko lanean Olentzero eta Mari Domingi. Izan ere, Etxearreta ibili da eguerdi partean herriko auzoetan eta kaleetan traktore gainean banatu beharreko opariak hartuta.

Eguerditik aurrera, Azpeitiko auzo eta kaleetan dabil Etxearreta traktore bete oparirekin. Loiolatik etorri, Sanjuandegi zeharkatu eta herriko beste auzo eta kaleetan barrena ibili da, Olentzero eta Mari Domingi opari banaketan hasteko prest daudenaren seinale.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide