Julen Egiguren Egiguren V.a pilotari azpeitiarrak profesionaletako lehen finala jokatu du gaur. Promozio mailako Lau eta Erdiko txapela erabakitzeko neurketan aritu da Elordiren kontra. Mallabiarrak (Bizkaia) alde handiarekin irabazi du txapela gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan. Finaleko emaitza 22-5 izan da.
Partidaren bukaeran "triste" agertu da Egiguren eta kantxan ez dela ertoso sentitu adierazi du: "Hasieratik lotuta eta pixka bat urduri sentitu naiz, eta egindakoarekin triste nago. Gehiago egitea baneukala uste dut, baina horrela gertatu da, eta hala izan beharko du. Finalean egindakoarekin ez naiz gustura sentitu, eta hurrengoan izan beharko du".