Egun hauetan abenduaren 30eko kontzertua entseatzen ari dira Juan Antxieta musika eskolako Banda Gazteko musikariak. Gabonetako hainbat abestirekin eta lau filmatako soinu bandekin osatuko dute asteazkenean Soreasu antzokian emango duten kontzertua. 18:30ean jhasiko da. Unai Frantzesenak zuzenduta ariko da Banda Gaztea. "Aurreko urteetako Gabonetako oporraldietan, helduen Musika Bandak eman ohi zuen kontzertua, eta haurrak nahiko okupatuta ibiltzen ziren kirol ekitaldiekin eta. Aurten, ordea, pandemia tarteko, Musika Banda geldirik dago eta haurrei proposatu nien kontzertua ematea. Haurrak prest azaldu eta haiekin ari gara Gabonetako kontzertua prestatzen", azaldu du Frantzesenak.
Kontzertuko aforoa mugatua izango da, eta emanaldirako sarrera aurrez eskuratu beharko da Kulturaz.eus webgunearen bidez.