Biharko odol ateraldia Parrokiaren Soreasuko lokalean egingo dute

Nerea Uranga 2020ko abe. 29a, 09:00

Soreasuko pasabide horretan dago Parrokiaren lokalerako sarrera. (Argazkia: Ramon Etxeberria)

Aurtengo azken odol ateraldia egingo du bihar, asteazkena, Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak. Oraingo hau Parrokiaren Soreasuko lokalean egingo dutela azaldu dute odol emaileek. 17:00etatik 21:00etara artean aterako dute odola.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak biharko odola emateko hitzordua jarri du. Odol ateraldi hori hil honetako bigarrena eta aurtengo azkena izango da.  Hala, bihar Parrokiaren Soreasuko lokalean jardungo dute odola ateratzen, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Lokal horretarako sarrera, Perez Arregi plazatik Soreasu antzokira arteko pasabidean dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide