Espartzu musika taldeak Zerotik hasi izeneko diskoa plazaratu berri du. Pello Arrue eta Gaizka Arrue anaiek osatzen dute Espartzu, eta beren aurreneko diskoa kaleratu berritan elkarrekin sortu duten lanaz aritu dira solasean. Besteak beste, sormen prozesua, diskoaren berezitasunak eta pandemiak kultur arloan izan duen eraginaz mintzatu dira. Diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko dute bihar 18:30ean Azpeitiko Gaztetxean.