Zuri-beltz, Kotoi eta Amenabar dendak izan dira erakusleiho lehiaketako saridunak

Nerea Uranga 2020ko abe. 29a, 16:26

Zuri-beltz dendak jaso du erakusleiho lehiaketako lehen saria. (Argazkia: Azpeitiko Udala)

Azpeitiko IX. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako sariak gaur banatu dituzte Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak. Zuri-beltz dendak jaso du lehen saria, Kotoik bigarrena eta Amenabarrek hirugarrena nahiz herritarren saria.

Gaur, asteartea, eguerdian banatu dituzte IX. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketako sariak Agustin Lizarralde zinegotziak eta Lore Garciarena Bertan Merkatari elkarteko ordezkariak. Aurtengoan, 24 saltokik parte hartu dute lehiaketan.

Zuri-beltz dendak irabazi du lehiaketako lehen saria, eta 600 euro jaso ditu. Bigarren saria, 400 eurokoa, Kotoi dendarentzat izan da. Amenabar dendarentzako izan da 200 euroko hirugarren saria. Gainera, azken saltoki horrek herritarren saria ere jaso du, Facebooken boto gehien jaso ondoren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide