Erremonteko 50. Binakako Txapelketako finalerako zortzi pilotak atzo asteazkena aukeratu zituzten Urriza-Labakak eta Ansa II.a-Aizpuru III.ak. Bi bikoteak gustura gelditu ziren aukeratutako materialarekin. Aizpuruk-eta aurkariek baino denbora gehiago behar izan zuten pilotak aukeratzeko, eta biziagoak aukeratu zituzten. Ansa II-Aizpuru III bikoteak azaldu zuenez, "finaleko partida gogor bat interesatzen zaigu, luzea eta pilotakada askokoa".
Jagoba Labaka eta Joxin Aizpuru Aizpuru III.a bi erremontista azpeitiarrak nor baino nor ariko dira larunbatean, urtarrilaren 2an, Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko duten binakako txapelketako finalean. 15:30ean hasiko da, eta ETB1ek zuzenean eskainiko du. Finalaren aurretik erremonteko beste partida bat jokatuko dute Juanenea-Endikak eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV.ak.