Abenduaren 31 da gaur, urteko azken eguna. Ohi den moduan, atzera begira jartzeko unea heldu da, eta esan beharrik ez dago urteak albiste ugari eta askotarikoak utzi dituela. Aurtengoa, gainera, ezohiko urtea izan da, izurriteak erabat baldintzatu duelako egunen joan-etorria. Uztarriak herriko gertakarien berri eman du urteak izan dituen 366 egunetan, eta beste behin argi gelditu da herritarrei askotariko gaiak interesatzen zaizkiela.
Dena dela, osasun larrialdiari lotutako albisteak izan dira aurtengoan irakurrienak; gainera, Koronabirusa Azpeitian izeneko atal berezia izan da herritarrek gehien klikatu dutena. Horrez gain, 2020an festa gutxi izan den arren, azpeitiarren festazaletasuna agerian gelditu da, Karnabalak 2020 eta Sansebastianak 2020 atalak ere askotan bisitatu baitituzte Uztarriaren irakurleek. Era berean, ohi den moduan, ezbeharrei lotutako albisteak ere irakurrienen artean izan dira.
Honako hauek izan dira aurtengoan gehien irakurri diren hamar albisteak:
1. Guztira ehun bat positibo detektatu dituzte azken egunetan herrian.
2. Motozale bat hil da Landetan, auto baten aurka jo ostean.
3. Zezenaren irteerako unea, bideoan.
4. Batzuk irekita, besteak ez.
5. 650 bat PCR proba egin zituen Osasun Sailak atzo Azpeitian.
7. Ostirala eta atzo artean 47 koronabirus kasu atzeman dituzte herrian.
8. Azpeitian hamahiru positibo atzeman ditu Osakidetzak.