Urte berriarekin, itxura berria du Lasaoko tren geltokiak

Ihintza Elustondo 2021ko urt. 3a, 09:00

Lasaoko geltokiaren hormak zuriz eta gorriz margotu dituzte, eta argi berriak jarri dizkiote guneari. Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenak han egiten du geldialdia.

Urte berriarekin, itxura berria du Lasaoko tren geltokiak ere. Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenak han egiten du geldialdia, eta, beraz, herritar ugarik bisitatu ohi dute. Aurreantzean, baina, beste itxura bat izango du geltokiak: izan ere, hormak zuriz eta gorriz margotu dituzte, eta, gainera, argi berriak jarri dizkiote, ilunetan ere argi egin dezan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide