Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta, Ukabilen eta Rodeoren kontzertuak izan ziren atzo, igandea, Azpeitiko Gaztetxean. 17:00etan hasi ziren emanaldiak, eta giro ederra nagusitu zen zuzenekoetan. Azpeitiko Ukabil taldearen lehen zuzenekoa izan zen atzokoa, eta musikariak urduri bazeuden ere, ederki moldatu ziren estreinakoz oholtza gainean. Atzo Gaztetxean hartutako irudiak dira honako hauek.
(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxie)