Bi asteko etenaren ostean, asteburuan Madame Curie filma emango dute Soreasu antzokian. Lehen emanaldia igandean izango da, 19:00etan hasita, eta astelehenean, ikusleen egunean, bigarrena (19:00). Dagoeneko eskuragarri daude saio horietarako sarrerak, Kulturaz.eus webgunean.
2020an Britainia Handian ekoiztutako filma da Madame Curie, eta Marjane Satrapi da lanaren zuzendaria. Honako hau da filmaren sinopsia: "Filmak Marie Curie kimikariaren eta Pierre Curie haren senarraren istorioa kontatzen du, Lauren Rednissen izen bereko eleberrian oinarrituta. Senar-emazteek erradioaktibitatearen teoria garatu zuten, eta irratia eta polonioa aurkitu zituzten. Bizitza osoko lana eta aurkikuntzek ekarri zituzten ondorioak jasotzen ditu aro nuklearraren hasiera islatzen duen filmak".