2016an 33 ezkil lehen lana argitaratu ondoren, hil honetan aurkeztuko du Miren Gorrotxategi azpeitiarrak bere bigarren eleberria: Sotoan gordeak. Nobela beltzari eutsi dio Gorrotxategik bigarren argitalpen honetan ere; 2019ko (H)ilbeltza beka eskuratu ondoren gauzatu du bigarren liburua azpeitiarrak. Eleberri berria ez ezik, beste hainbat kontu hizpide izan ditu Gorrotxategik 2021eko urtarrileko Uztarria aldizkariaren Erretratua ataleko elkarrizketan.
Egunotan banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak 2021eko lehen aldizkaria. Bideo honetan, Miren Gorrotxategiren elkarrizketaren aurrerapena ikus daiteke.