COVID-19 gaitzaren aurkako lehen txertoak jaso dituzte gaur, osteguna, San Martin egoitzako egoiliarrek eta zenbait langilek. Guztira, 115 dosi banatu dituzte gaur Osakidetzako langileek egoitzan, eta urtarrilaren 29an itzuliko dira bigarrena ematera. Gaur txertoa hartzerik izan ez dutenek, berriz, urtarrilaren 14an eta 15ean jasoko dute lehen dosia. Erlo Telebistak egoitzako kideekin hitz egin du, eta bideoan jaso ditu txertaketaren lehen minutuak.