Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarra izan zen Kepa Peñagarikano azpeitiarrari erronka bota ziona, eta bi kirolariak atzo arratsaldean elkartu ziren Aiako Izeta sagardotegian apustuaren baldintzak negoziatzeko. Saiakera egin zuten, ordubetez aritu baitziren hizketan, baina ez zuten ados jartzerik lortu. Harri-jasotze, aizkora eta korrika apustua izango zela bai, baina hortik aurrerako baldintzen ingururan desadostasun handiegiak izan zituzten bi kirolariek. Horrenbestez, azpeitiarraren eta aiarraren arteko apusturik ez da izango oraingoz.