Ostalariak kalera atera dira, beste behin

Aitziber Arzallus 2021ko urt. 9a, 11:34

Azken asteetan behin baino gehiagotan egin duten moduan, atzo iluntzean ere auto karabana zaratsua egin zuten herriko ostalariek. Tabernak itxi osterako jarri zuten hitzordua herriko plazan, eta handik abiatu ziren ilaran. Bizi duten egoera salatzeko eta administrazioei laguntzak eskatzeko egin zuten protesta. 

Koronabirusa dela eta, 2020an lau hilabetez negozioak itxita izan dituzte herriko ostalariek, eta haietako asko egoera "oso larrian" daude. "Ez gara bi edo hiru lagun, herrian 80 ostalari gaude eta herriko 200 bat familia bizi dira sektoreari lotutako jardueretatik, herritarren %8 inguru".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide