2021eko lehen udalbatzarra bihar, asteartea, egingo dute Azpeitiko Udaleko ordezkariek. Hain zuzen ere, 19:00etan hasita gauzatuko dute bilkura, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, udalaren informazioaren segurtasunerako politika onartuko dute, baita herriko argaztapenean aldaketak egitea ere.
Honako hau da gai zerrenda:
1.- Udalbatzak 2020ko abenduaren 1ean egindako bilkuraren akta onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren Informazioaren segurtasunerako politika onartzea.
3.- Ohiko luminariak LED luminariekin ordezkatzea eta Azpeitian telegestio eta fluxu erregulazioko sistema berria ezartzeza helburu duen kanpoko argiteria instalazioen proiektua exekutatzeko konpromisoa hartzea.
4.- Galdera eta erreguak.