Sansebastianak 2021

Danborradako entseguen faltan, betiko doinuak eta irudi zaharrak

Maialen Etxaniz

Aurten ez da sansebastianik ospatuko, ezta danborradarik egingo ere. Pandemia agertu izan ez balitz, data hauetarako entseatzen hasita egongo ziren azpeitiarrak. Entseguen faltan, honako bideo hau osatu du Uztarria.eus-ek, 2019ko eta 2020ko entseguetan hartutako irudiekin. 

Urtarrilean sartzearekin batera sansebastianetarako prestatzen hasi ohi dira azpeitiarrak, eta data hauetarako danborrak eta atabalak astintzeko prest izaten dira. Festa giroan sartzeko eta entseatzen hasteko, herritar ugarik entzuten dituzte sansebastianetako abestiak. Data hauetarako, zuzendari berriek kanturik zailena zein den jakiten dute, baita abestirik gustukoena ere. Aurten ez da danborradako entsegurik izango, eta horien faltan, hemen dituzue azken urteetako hainbat irudi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide