Aitor Etxebarriak eta Amorantek kontzertuak eskainiko dituzte urtarrilaren 24an herrian, eta hasiera batean Sanagustin kulturguneko agertokira igotzekoak baziren ere, Kulturaz kooperatibak emanaldi horiek lekuz aldatu ditu. Horrenbestez, ordu berean (19:00), baina Soreasu antzokian izango dira kontzertuak.
Nihilism Part 1 lana aurkeztuko du Aitor Etxebarriak, baina haren aurretik disko berria aurkeztuko du Amorantek. Sarrerak honako lotura honetan eskura daitezke.