Uztarria.eus-ek lehiaketa berezi bat jarriko du martxan gaur: Azpeitiko San Sebastian festen inguruko galdera-erantzunen jokoa. Hain zuzen ere, jai horien bueltako 30 galdera erantzuteko aukera izango dute herritarrek gaur eguerditik aurrera.
Gaurko 12:00etatik San Sebastian bezperako 14:00etara arte izango da martxan lehiaketa, eta galdera guztiak asmatzen dituzten herritarren artean Softekinek emandako sakeleko telefono bat zozkatuko du Uztarriak.
30 galderako sorta prestatu du Uztarria.eus-ek jokoaren estreinaldirako, eta herritarrek horiek guztiak erantzun beharko dituzte. Dena den, ez da denboraren presiorik izango jokatzerakoan.
Zenbat dakizue sansebastianei buruz? Animatu, eta parte hartu!