Maider Etxezabal ez da lehiatu Euskal Herriko Lokotx Bilketa Txapelketan

Julene Frantzesena 2021ko urt. 16a, 14:06

Maider Etxezabal.

Azpeitiarra etxean dago, konfinatuta, eta horregatik ez du parte hartu aurtengo txapelketan. Horrenbestez, ez du berretsi iaz lortu zuen txapela.

Maider Etxezabalek ez du Euskal Herriko Lokotx Bilketa Txapelketako txapela berresterik izan; are gehiago, ez du txapelketan parte hartzeko aukerarik eduki aurtengoan. Izan ere, hark Uztarria.eus-i azaldu dionez, etxean dago, konfinatuta.

Gaur jokatu dute txapelketa Abadiñoko (Bizkaia) Matiena auzoan, eta Ainhoa Iraizoz nagusitu da eta hark jantzi du txapela. Euskal Herriko Lokotx Bilketa Txapelketaz gain, Euskal Herriko Ingude Jasotze Txapelketa ere jokatu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide