Duela hilabete batzuetatik martxan du Uztarriak Telegram kanala. Azpeitiko albisteak zabaltzeko sortu zuen kanala Uztarriak, eta hain zuzen ere, Uztarria.eus-en argitaratzen den eduki oro jaso dezakete herritarrek bide horretatik –albisteak, argazkiak eta bideoak–. Oraingoz, 29 jarraitzaile ditu kanal horrek, eta Uztarriaren asmoa da talde hori handitzea eta zabaltzea.
Telegram mezularitzarako aplikazio bat da, eta Whatsapp-ak ez bezala, pribatutasun handiagoa izateko eta kanalak sortzeko aukera eskaintzen du. App-a da, eta beraz, deskargatu egin behar da Play Storeren edo App Storeren bidez. Telefono zenbakia sartu eta app-a martxan jarriko da. Bilatzailean Uztarria aurkitu eta taldean batzeko aukera hautatu behar da. Gisa horretan, Uztarria.eus-eko eduki guztiak jaso ahal izango dituzte herritarrek mugikorrean.