Eskulan tailerra antolatu du Azpeitiko Udal Liburutegiak urtarrilaren 25erako, eta hilaren 23a bitartean eman ahalko da izena. HH5eko haurrei zuzenduriko saioa izango da, 18:00etan hasiko da, eta interesdunek hiru modu izango dituzte izena emateko: liburutegira joanda, telefonoz deituta (943-15 71 95) edo WhatsApp mezua bidalita (688 81 55 06). Liburutegiko kideek adierazi dutenez, plaza mugatuak izango dira.