Elezkano-Zabaleta eta Larrazabal-Eskiroz bikoteak nagusi Azpeitiko pilota partidetan

Andoni Elduaien 2021ko urt. 19a, 08:34

Bi pilota partida jokatu zituzten Izarraitz pilotalekuan; lehendabizikoan Elezkano II.a eta Zabaleta nagusitu ziren eta bigarrengoan Alberdi pilotari azpeitiarrak galdu egin zuen.

Atzo, astelehena, eskuz binakako txapelketetako pilota partidak jokatu zituzten Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Lehen Mailako partidan egun sasoi punturik onenean diren bi bikotek elkarren aurka neurtu zituzten indarrak. Elezkano II.ak eta Zabaletak 22 eta 15 irabazi zieten Altuna III.ari eta Mariezkurrena II.ari; jokatutako hiru partidak irabazi dituz Elezkanok eta Zabaletak. Altunak eta Mariezkurrenak, berriz, hirutik bi partida irabazi dituzte.

Jaialdiko bigarren partidan jokatu zuen Bigarren Mailako txapelketari zegokion partida Jon Alberdi azpeitiarrak; ezin izan zuen etxean garaipenik eskuratu Salaverri II.arekin. Larrazabalek eta Eskirozek 22 eta 16 irabazi zuten Azpeitian, txapelketako beren hirugarren puntua eskuratuz. Alberdik eta Salaverrik, aldiz, hirutik partida bat irabazi dute oraingoz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide