Sansebastianak 2021

San Martin egoitzan egin dute danborrada

Mailo Oiarzabal 2021ko urt. 19a, 14:32

Langileak eta egoiliarrak festa giroan murgildu dira gaur goizean, "ohiturei eustearen premia" azpimarratuta.

Danborradako jantziak, danborrak eta txapak, atabalak, bandera, apaingarriak... eta maskarak soinean, "ez ohiko egoeran", baina urtero bezala, San Sebastian bezpera ospatu gabe ez dira gelditu aurten ere San Martin egoitzan.

Koronabirusaren pandemia dela-eta kalean festa ospatu gabe geldituko den honetan, 2021ean ez dute kanpoko danborraden ohiko bisitarik jasoko egoiliarrek; Iraurgi Ikastetxeko talde bat joango zaie arratsaldean, hori bai. Kontuak horrela, egoiliar beraiek eta langileek antolatu eta ospatu dute beren danborrada. "Egoiliarrentzat ohiturei eustea premiazkoa" dela azaldu dute egoitzaren arduradunek sare sozialetan, eta haietan jarri dituzte goizeko festaren argazkiak ere. Hemen, horien lagin bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide