Ez ohiko San Sebastian bezpera izaten ari da gaurkoa eta ez ohiko irudia eskaintzen du udaletxeak ere: Azpeitiko danborradako talde guztien banderak jarri dituzte ilaran balkoi nagusian.
Danborradarik ez da egingo aurten eta, beraz, ez San Sebastian bezperan, ez San Sebastian eguneko eguerdian ez dira igoko taldeetako banderadunak udaletxeko balkoi horretara beren ikurrak astintzera. Baina danborrrada etxeetatik ospatzeko deia egin dute gaur gauerako udalak eta danborradako eragileek, eta udaletxea bera ere apaintzea erabaki dute.