Sansebastianak 2021

Gogotik astindu dituzte danborrak hainbat herritarrek

Anartz Izagirre eta Julene Frantzesena 2021ko urt. 20a, 12:05

Hainbat lagunek egin zuten bat kaleko bozgorailuetatik eta Naiz irratitik entzun ahal izan ziren danborradako doinuekin. Herritar batzuk danborradako jantziak soinean zituztela atera ziren, gainera, balkoietara eta leihoetara.

Gau berezia izan zen atzokoa; herritar askok eta askok festarako parada aprobetxatu zuten, etxeko leihoetatik eta balkoietatik bada ere. Hainbat lagunek egin zuten bat kaleko bozgorailuetatik eta Naiz irratitik entzun ahal izan ziren danborradako doinuekin. Goizetik ikus zitezkeen herriko balkoiak eta leihoak apainduta, eta iluntzean horiek danbor jotzailez bete ziren: batzuk banborrekin, besteak danborradako jantziak soinean zituztela eta beste batzuk udalak banatutako txapekin ikus zitezkeen horietan. Gozatua hartu zuen batek baino gehiagok atzo danborrak astinduta, datorren urtean ohiko danborrada egingo den esperantzan.

Herriko auzoetara iritsi zen danborrada atzokoan, eta Uztarria.eus horietako batzuen lekuko izan zen. Honako argazki hauek Alde Zaharrean, plazan, Goiko kalean, Olazko Andre Mariaren plazan, Jose Artetxe kalean, Artzubian nahiz Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan ateratakoak dira:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide