Ofizialki festarik ez den arren, festa girorik ez da falta azken orduetan Azpeitian. Atzo gaueko etxeetako danbor hotsen ondotik, gaur goizean kalera atera dute sansebastianetako musika Bandako eta Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoek.
San Sebastian eguneko urteroko ohiturari eutsita, Aldalurren Dianaren doinuak kalez kale barreiatzen ari dira musikari gazteak, 10:00 aldean plazatik abiatuta. Besteak beste, San Martin egoitzaren atarian geldialdia egin dute, eta han San Sebastian Martxa ere jo dute.