Arrakastatsua izan da Uztarriak aurten lehen aldiz martxan jarri duen sansebastianei buruzko galdera-erantzunen jokoa. Izan ere, 808 lagunek erantzun dituzte galderak, eskatutako datuak behar bezala emanda. 30 galderak asmatu dituzten herritarrak 30 izan dira, eta horien artean egin du mugikorraren zozketa Uztarriak. Hain zuzen ere, Unax Larrañagak irabazi du Softekinek emandako sakeleko telefonoa. Uztarria jarriko da Larrañagarekin harremanetan, saria nola eskuratu jakinarazteko.