Arroita-Sañu irteera, irudietan

Mailo Oiarzabal 2021ko urt. 22a, 16:15

63 lagunek parte hartu zuten joan den igandean Lagun Onak MBk Arroitara (Arauntza) eta Sañura egin zuen mendi irteeran. Eskola kirola baimendu osteko eta Azpeitia eremu gorrira itzuli eta eskola kirola berriro bertan behera utzi bitarteko "leihotxoa" baliatu zuten mendizaleek bereziki umeei zuzendutako ibilaldi hori egiteko. "Osasun egoerak ahalbidetu bezain pronto itzuliko gara, zaindu bitartean!", dio Lagun Onakekoek igandeko argazkiekin batera sareetan zabaldu duten mezuak.

Irudi bilduma osoa Flickr-eko lotura honetan jarri dute mendizale elkartekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide