Koronabirusa Azpeitian

Ostalariek herriko biribilguneetara eraman dituzte beren aldarrikapenak

Julene Frantzesena

Sanjuandegiko biribilgunean pankarta eta gurutzeak jarri dituzte.

Herriko ostalariek protestekin jarraitzen dute, COVID-19aren hedapena saihesteko Eusko Jaurlaritzak hartu dituen neurriak tarteko. Gaur, astelehena, herriko biribilguneetara eraman dituzte aldarrikapenak; hain zuzen ere, hainbat pankarta eta gurutze jarri dituzte horietan. Joan zen ostiralaz geroztik itxita daude herriko tabernak eta jatetxeak; izan ere, 500eko langa gaindituta du Azpeitiko intzidentzia tasak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide