Dagoeneko zabaldu dute Azpeitiko Helduen Eskolako bigarren lauhilekoan izena emateko epea. Herritarrek otsailaren 4ra, ostirala, arte izango dute matrikulazioa egiteko epea, eta horretarako Jose Artetxeko kaleko 2. zenbakira, Perretxiko gisa ezagutzen den eraikinera, joan beharko dute, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Informazio gehiago behar duenak 943-81 22 03 telefono zenbakira dei dezake.
Urtero moduan, euskara, etorkinentzat gaztelania nahiz irakurketaren eta idazketaren garapenerako saioak eskainiko dituzte Helduen Eskolan, baita informatika, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko nahiz goi mailako zikloetarako sarbide probarako prestaketa saioak ere.