Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako AXA Txapelketa jokatu dute asteburuan Madrilen, eta han lehiatu da Iker Aizpuru azpeitiarra. Banakako honako froga hauetan parte hartu du igerilariak: 100 metro bizkar, 100 metro libre, 100 metro bular eta 200 metro estiloetan. Dagoeneko amaitu dituzte probak, eta brontzezko domina eskuratu du azpeitiarrak, junior mailan. Oso txapelketa ona egin du Aizpuruk Madrilgo Valdemoro hirian.