Telematikoki egingo dute, gaur, otsaileko udalbatzarra

Mailo Oiarzabal 2021ko ots. 2a, 09:01

Elizkaleko 28, 26 eta 24 orubean etxebizitzak eraikitzeko proiektua, Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea kooperatibarekin lankidetza hitzarmena eta Ostalaritza Aurrera Gipuzkoa plataformaren mozioa landuko dituzte, besteak beste, udal ordezkariek.

Otsaileko udalbatzarra egingo du gaur Azpeitiko Udalak, eta bilkura telematikoki egitea erabaki dute. Iazko martxoan hasi zen konfinamenduaren ondotik, uztailean berreskuratu zituzten aurrez aurreko osoko bilkurak. Koronabirusaren oandemiak azken egunetan herrian izan duen bilakaera ikusita, ordea, Internet bidezko batzarrak berreskuratzea erabaki dute hil honetan.

Bederatzi puntu izango ditu ohiko orduan, 19:00etan, hasiko den udalbatzarrak. Elizkaleko 28, 26 eta 24 orubean etxebizitzak eraikitzeko proiektua, Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea kooperatibarekin lankidetza hitzarmena eta Ostalaritza Aurrera Gipuzkoa plataformaren mozioa landuko dituzte, besteak beste, udal ordezkariek. Hau da gaurko bilkuraren gai zerrenda osoa:

  1. Udalbatzak 2021eko urtarrilaren 12an egindako bilkuraren akta onartzea.
  2. Udalaren 2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea.
  3. Elizkale 28, 26 eta 24an dagoen orubean etxebizitzak eraikitzeko proiektuaren finantziazioa.
  4. Azpeitiko Udalaren eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena, Azpeitian kultura sustatzeko.
  5. Udalaren bere erakunde publikoentzat eta Azpeitia Berritzen S.A.rentzat 2021erako ordainsarien igoera.
  6. Azpeitiko Euskara Patronatuaren aurrekontuan 2020-KALD-000001 kreditu aldaketa onartzea.
  7. Alkatetzak 2020ko uztailean, abuztuan eta irailean emandako ebazpenen berri ematea.
  8. Ostalaritzaren egoeraren berri emateko Ostalaritza Aurrera Gipuzkoa plataformak aurkeztu duen mozioa.
  9. Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide