Luiziak baserri bidea jan du Matxinbentan

Mailo Oiarzabal 2021ko ots. 2a, 17:25

Lur jausiek oso kaltetuta utzi dute Matxinbentatik Zegaia baserrira doan baserri bidea. Luiziek bi tokitan eragin diote bideari, baita horren zatiak jan ere, eta ibilgailuekin baserrira iristea ezinezkoa zaie bertakoei. Abenduaren 12tik dago ingurua argazkiotan ikusten den moduan.

Bi bizitzako baserria da Zegaia, eta baserria Ezkio-Itsasoko lurretan badago ere, Azpeitiko bizilagunak dira bi baserriak erabiltzen dituztenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide