En Tol Sarmiento taldeak bi kontzertu eskaini behar zituen otsailaren 13an Azpeitian, baina COVID-19ak eragindako egoera tarteko, emanaldi horiek atzeratzea erabaki du Kulturaz kooperatibak. Dena den, data berria zehaztu dute dagoeneko: bi kontzertuak martxoaren 21ean, igandez, eskainiko ditu taldeak.
Lehen saioa 16:30ean izango da, eta 19:00etan bigarrena. Otsailaren 13rako sarrerak erosi zituzten herritarrek aski izango dute horiekin; hau da, martxoaren 21ean dagokien orduko kontzerturako baliatu beharko dituzte sarrerak. Bi emanaldietarako sarrera guztiak agortuta daude.