Badanderiek asanblada feministak Martxoaren 8erako egitasmoak antolatzeko bilera egingo du bihar, zapatua, 11:30ean. Aurten ezingo da Emakume Langileon Eguna antolatzeko ohiko asanblada egin. Hala ere, egun horretarako dauden aukera ezberdinak bilera telematiko baten bidez aztertuko ditugu, eta Azpeitiko emakumeei bilkuran parte hartzeko gonbidapena egin nahi diegu.
Bilera Jitsi webgunearen bidez egingo dugu, eta herritarrek Martxoak8bilerairekia gelara sartu beharko dute. Gainera, honako lotura honen bidez, bilerarako sarbide zuzena izango duzue: https://meet.jit.si/Martxoak8bilerairekia.
Pandemiak eragin handia izan du guztiongan, baita emakume langileengan ere. Beharrezkoa da antolakuntzarekin jarraitzea garai zail hauetan; indarrez gainezka gatoz, imajinazioz eta ahizpatasunez borrokari heltzeko.
Bertan ikusiko garelakoan!