Ostalariek bizi duten egoera salatzeko protestekin segitzen dute Azpeitian. Atzo auto karabana egin zuten herrian barrena, eta biharko manifestazioa deitu dute. Hain zuzen ere, aurreko zapatuan egindako moduan, 19:00etarako jarri dute hitzordua plazan, eta herritarrei eta herriko eragileei "babesa" eskatu diete, beren egoera "gero eta larriagoa" delako. "Herritarrak manifestazioan parte hartzera animatu nahi ditugu, eta gainera, eskerrak eman nahi dizkiegu jasotzen ari garen babesagatik".