Matxinbentako luizia dela eta, bertsoak Ezkioko Udalari

Uztarria.eus 2021ko ots. 6a, 15:08

Joan zen abenduaren 12an lur jausia izan zen Matxinbentatik Zegaia baserrira doan bidean, eta ordutik ibilgailuak baserrira iritsi ezinda dabiltza. Egoera ikusita, ezkioar batek bertsoak jarri dizkio Ezkioko Udalari azalpenak eskatuz; izan ere, oraindik ez dute baserri bidea txukundu. Bi bizitzako baserria da Zegaia, eta baserria Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) lurretan badago ere, Azpeitiko bizilagunak dira bi baserriak erabiltzen dituztenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide