Neurrien adinako laguntzak, ostalaritza aurrera! lelopean, dozenaka herritar bildu dira beste aste batez Azpeitiko kaleetan. Joan zen asteko mobilizazioan bezala, gaurkoan ere herritarrek bat egin dute ostalarien aldarriarekin, eta sektoreak bizi duen egoera salatu dute; izan ere, beren egoera "gero eta larriagoa" dela azaldu dute manifestazioa deitzearekin batera, eta herritarrei eskerrak eman dizkiete jasotzen ari diren babesagatik.