Andoni Olariaga filosofo eta idazleak Euskal matxinada liburua oinarri hartuta hitzaldia eskainiko du martxoaren 3ean, asteazkenez, Sanagustin kulturgunean. 18:30ean hasiko da Olariagak berak idatzitako liburuan oinarritutako solasaldia, eta Nekane Zinkunegi kazetariak egingo ditu gidaritza lanak.
Azken hamarkadetako euskal matxinadari buruzko hausnarketa egingo du Olariagak, eta aurrera begirako gakoez ere ariko da. Azpeitiko Sortuk antolatu du saioa, formakuntza nahiz hausnarketa sustatzeko helburuz.