Erantzun oso ona izan du karnabalei buruzko galdera-erantzunen jokoak. Horren erakusle da Uztarriak egindako hamabi galderei erantzun dien parte-hartzaile kopurua. Hain zuzen ere, 680 lagunek parte hartu dute jokoan, eta horietatik 56k asmatu dituzte erantzun guztiak. Galdera denak asmatu dituzten herritarren artean egin du Bertan merkatari elkartearen 200 euroko erosketa bonuaren zozketa Uztarriak, eta Ana Aizbitarte da irabazlea. Uztarria jarriko da Aizbitarterekin harremanetan, saria nola jaso jakinarazteko.