Zabalik eta martxan da berriro Azpeitiko Emakumeen Txokoa, baita bertako eskaintza ere. Hori dela eta, astelehenetik aurrera Marisa Gutierrez artistak Miren Alcedo antropologoak idatzitako Schubert nunca trabajo en justicia libururako egindako ilustrazioen erakusketa izango da ikusgai Emakumeen Txokoan.
Otsailaren 22tik martxoaren 10era bitartean izango da zabalik erakusketa, eta bertan ikusgai izango dira Gutierrezek sortutako askotariko lanak Emakumeen Txokoko ohiko ordutegian: 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Collage teknika da sortzaileak gehien erabiltzen duen teknika, baina bestelako ilustrazioak ere sortu ditu emakume funtzionarioek justizia administrazioan duten egunerokoan oinarritutako fikziozko lana irudiz janzteko.
Erakusketaren azken egunean, martxoaren 10ean, Schubert nunca trabajo en justicia liburuaren egile Miren Alcedok solasaldia eskainiko du Emakumeen Txokoan 18:30ean hasita, ilustrazioen erakusketari amaiera borobila emateko.