Pablo Hasel rap kantari kataluniarraren espetxeratzearen kontrako protestak Azpeitiko plazara iritsi ziren atzo arratsaldean. Dozenaka herritarrek egin zuten bat Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eta Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) egindako deialdiarekin.
Pablo Hasel askatu! Amnistia osoa zioen pankartaren atzean elkartu ziren, eta bi añdarrikapen horiek eta beste batzuk hitzez ere zabaldu zituzten elkarretaratuek.