Azpeitia 2030 Plan Estrategikoa osatzeko prozesuaren barruan, haurren ekarpenak jaso zituen atzo, ostirala, Azpeitiko Udalak. Denon Artean etorkizuna. Azpeitia 2030 prozesuaren barruan hainbat haur elkartu ziren Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludoteketean. "Herria berramesteko" bi orduko saioa egin zuten ludoteka bakoitzean, eta beren ekarpenak eta iritziak emateko aukera izan zuten ludoteketan bildutako haurrek. Haurrek beren ekarpenak era desberdinetan islatu zituzten, batzuek beren ametsak maketak eginda ere azaldu zituzten.