Udal Liburutegiak Lehen Hezkuntzako lehen mailako haurrentzako eskulan tailerra prestatu du. Datorren astelehenean, martxoak 1, izango da saioa, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da. Tailerrean parte hartu nahi duten herritarrek 943-15 71 95 telefono zenbakira deitu edo 688 815 506 Whatsapp zenbakira mezua idatzi beharko dute.