Literatur solasaldia izan zen atzo, asteartea, Azpeitiko Udal Liburutegian, eta Amaia Telleriaren Haize-lekuak liburua izan zen mintzagai, Pako Aristik dinamizatuta. Antolatzaileen hitzetan, "gertukoa" da liburua: "Gure amamen amen, istorioa izan zitekeen. Gertukoa egin zaigu eta dotore idatzita dago". Gainera, saiora bertaratu ziren herritarren artean "elkarrizketa interesgarriak" izan zirela azaldu dute.