Literatur solasaldia eta, aldi berean, gizarte gai baten inguruko solasaldia izan da gaur Azpeitiko Emakumeen Txokoan; izan ere, Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburuaren aurkezpena izan da gaur bertan.
Kontrako eztarritik Lisiperen bosgarren alea da, eta emakume bertsolarien testigantzak ditu oinarri, "emakume bertsolariek bizi izan dituzten eta gaur egun bizi dituzten zapalkuntzez" mintzo baita idazlana. Uxue Alberdik berak eman ditu gaurkoan liburuaren inguruko azalpenak Emakumeen Txokoan, eta Leire Ibargurenek gidatu du saioa. Hainbat emakume bertaratu da liburuaren aurkezpenera, eta adi entzun dituzte Alberdiren azalpenak.