Asteburuan Andoaingo XVI. Piano Jaialdia izango da, eta urtero gisan, han izango dira Juan Antxieta musika eskolako ikasleak. Jaialdian parte hartuko duten musikariek entzunaldia eskainiko dute gaur, osteguna, entsegu modura. Emanaldia Dinamoa sormen gunean izango da, 20:00etan hasita.