Haien kontrola gure pobrezia dinamikaren barruan, teknologiaren gaia landu dute egunotan Azpeitiko Gaztetxean. Hain zuzen ere, tailerra eta hitzaldia eskaini dituzte GKSko eta Gaztetxeko kideek, Teknologia kapitalaren zaindari izatetik, ongizate orokorra bermatzera izenburupean. Ostegunean, Segurtasun informatikorako jarraibideak tailerra egin zuten, 18:30ean hasita. Atzo –larunbata–, berriz, Teknologia kontrol sozialerako baliabide gisa hitzaldia eman zuten, 16:00retatik aurrera.